Kontaktu Español Hasiera
Zer Gara
"Behargintza" sarea
Jarduketa ildoak
Hedatzeko jarduerak
Helbide interesgarriak
Jardueren eskaintza
Lan eskaintza

ENPRESA-SIMULATZAILEA

ZER DA

Enpresa simulatua zera da, eraikin baten barruan negozioa bat ezartzea, negozio horren organigrama Basauri-Etxebarriko Behargintzak eta enpresagileek batera aukeratutako teknikariek osatzen dutelarik. Horretarako, enpresa baten moduko ekipamendua duen eremu bat daukagu, bertan ikasleek enpresa bat kudeatzeko benetako praktikak egin ditzaten.

Lan talde txikietan antolatuta, enpresagileak enpresaren sail desberdinetan txandakatzen dira:
ü Administrazioa eta Harrera
ü Gerentzia
ü Giza Baliabideak
ü Marketing Saila
üKontabilitate Saila

Eta hauetariko bakoitzean sortzen diren prozesu, jarduera eta eginkizun desberdinez arduratzen dira. Kontua da, benetako enpresa baten lana simulatzea, eta eguneroko jardunean eta beste eragileekiko (hornitzaileak, bezeroak, administrazio publikoa, gizartesegurantza,...) elkarrekintzaren ondorioz enpresa batek dauzkan barne zein kanpoko egoera, baldintza, prozesu eta betebeharrak erreproduzitzea.
“Enpresa-kudeaketari buruzko tailer bat” da, enpresa txiki baten eguneroko kudeaketak eskatzen dituen trebetasunak ikasteko.
Badago Espainiako hainbat tokitan zein munduko beste leku batzuetan kokatutako enpresa simulatuen sare bat; enpresa horiek prestakuntza proiektu honetan parte hartzen dute, enpresa arlo desberdinetan aritzen dira eta eragin beharreko merkatu birtuala osatzen dute.

METODOLOGÍA

Prestakuntza tresna dinamikoa da, “eginez ikasteko”. Errealitatea simulatzen duen testuinguru batean kontzeptu konplexuak ikasteko eta erabakiak hartzen trebatzeko baliabide indartsua da, eta, beraz, parte hartzaileengan interes eta inplikazio handiagoak, eta trebetasun, gaitasun, eta
ahalmen aldetik emaitza hobeak eragiten ditu.

Parte hartzaileak zuzeneko esperimentazioaren bidez (benetako kosterik gabeko laborategiko lan entrenamendu baten bidez) ikasten du nola funtzionatzen
duen benetako negozio batek .
Nori zuzentzen zaio:
ü Ikasteko grina duten pertsonei.
ü Enpresagile berriei zein orain dela gutxi enpresa jarduerari ekin dioten eta
kudeaketa sistema bat behar duten enpresagileei.
ü Enpresa egitasmoa abiaraztear dauden enpresa sustatzaileei.
ü Enpresen administrazioan eta kudeaketan prestakuntza duten pertsonei,
“administrazio tailer” honen bidez lan esperientziaren lanbide praktika
parekagarria eskura dezaten.

NOLA

Simulagailua prestakuntza tresna dinamikoa da, “eginez ikasteko”. Errealitatea simulatzen duen testuinguru batean kontzeptu konplexuak ikasteko eta erabakiak hartzen trebatzeko baliabide indartsua da, eta, beraz, parte hartzaileengan interes eta inplikazio handiagoak, eta trebetasun, gaitasun, eta ahalmen aldetik emaitza hobeak eragiten ditu.

Parte hartzaileak zuzeneko esperimentazioaren bidez (benetako kosterik gabeko laborategiko lan entrenamendu baten bidez) ikasten du nola funtzionatzen duen benetako negozio batek.
Askotan gehiago ikasten da akatsetatik arrakastetatik baino. Arazoa da enpresarentzat akats batzuk oso garestiak izan daitezkeela. Simulagailuaren bidez benetako kosterik gabeko erabakiak hartzen dira.

ZEIN HELBURU DAUKA
ü Parte hartzaileen kualifikazio teknikoa eta enpresa prestakuntza handitzea, enpresaren eguneroko kudeaketaren mekanismoak (plangintza, antolaketa eta kontrol tresnak) ezagutzeari begira.
ü Enpresa txiki bat kudeatzeko behar diren gaitasun, trebetasun eta jarrerak ikastea.
ü Autokudeaketa, enpresaren helburuen plangintza eta prozesuen controla errazteko metodologia edo-eta tresnak eskuraraztea.
ü Enpresa baten sail desberdinen arteko harremanen garrantziaz ohartaraztea. Enpresari buruzko ikuspegi orokorra garatzea.
ü Ulertzea nola eragiten duten enpresa baten ibilbidean enpresaren funtzio arlo bakoitzean hartzen diren erabakiek.
ü Talde lanerako trebetasunak garatzea.
ü Enpresaren erabakien garrantzia ulertzea.