zeure empresa-proiektua garatzeko beharrezkoak azpiegiturak ( ordenagailua, interneterako sarbidea,...) dituen lokala dugu..
lokalak ditugu, duela gutxi eratu diren enpresek abantaila berezietan alokatzeko.
|
BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRIKO
ENPRESEN
MINTEGIAK EMANDAKO ZERBITZUEN KONTRATAZIOAN INDARREAN DAGOEN BALDINTZA ORRIA
|
1. Art.- Kontratuaren helburua.
Behargintza
Basauri-Etxebarriko autoenpleguaren aldeko Zerbitzutik Basauri/Etxebarriko
udaletan enpleguaren sorrera bultzatzen duten enpresa jardueren garapena lortu
nahi da.
Behargintza
Basauri-Etxebarriko enpresen mintegia, sorrera berriko
enpresei edota bere hasiera eta enpresa-jardueraren garapenerako egonlekua
behar duten enpresa txiki sendotu gabeei laguntza emateko helburua duen espazio
fisikoa da, hauei aldi baterako harrera ematen dielarik oinarrizko zerbitzu
batzuk eskainiz.
2. Art.- Kontratuaren arrazoia.
Honako kontratuaren xedea Behargintza
Basauri-Etxebarriko Enpresen Mintegiko zerbitzuen prestazioa da sorrera berriko
eta duela gutxi eratutako enpresei zuzendua.
3. Art.- Zerbitzuak.
3.1. Errentamendu
prezioan barne sartzen diren zerbitzuak. Edifizioari edo lokalei dagokien
azpiegitura-zerbitzuak.
A-EDIFIOZIOAri dagokionez:
-Instalazio amankomunen
mantenua.
-Segurtasun sistema:
zentrua alarma sistema batez hornitua dago segurtasun enpresa batera lotuta
dagoena zeinek joan eta zaintze zerbitzuak bermatzen baitituen beharrezkoa
denean. Zuzendaritzak ofizina bakoitzaren giltza bat edukiko du eta
errentariari bi emango dizkio, segurtasun neurri bezela giltza aldatzearen
aukera mantenduz.
-Gune amankomunen mantenua
eta garbiketa.
-Edifizioko gune
amankomunen erantzunkizun zibileko asegurua: Hala ere, enpresa errentari
bakoitza bere jarduerak bai pertsonei eta bai gauzei (beste inkilinoei,
pertsonalari edota zentroari) erantzunle izango da eta beraz, hirugarrenen
aurreko Erantzunkizun Zibileko aseguru pribatu bat kontratatu beharko dute,
gertatu daitezkeen kalteak estaliko dituena.
-Bainu-gela amankomunak.
-Bilera aretoa: mintegiak
bilera aretoak ditu erabilera askekoak izango direnak bere erabilpenerako
erreserba bat egin ezkero.
B-LOKALAri dagokionez:
-Instalazio elektrikoa.
-Aurreinstalazio
telefonikoa: Lokal bakoitzak aurreinstalazio elektriko bat dauka, linea altan
emateko posibilitatearekin eta internet-konexioa aukerazko zerbitzu bezela.
-Klimatizazioa: Lokal
guztiek kalefakzio instalazioa daukate.
-Kableaketa azpiegitura.
-Banakako segurtasun
sistema.
-Argiaren hornikuntza.
-Postontzia gune
amankomunean, kokatzen diren enpresen gutunak eta komunikazioak jaso ahal
izateko.
-Kokapen panelak mintegiko
gune amankomunetan: Lokalizazio panelak jarriko dira errentariei, bezeroei eta
orokorrean erabiltzaileei, bertan kokatutako enpresa bakoitzaren lokalizazioari
buruzko informazioa emateko (modulo zenbakia eta lekua).
3.2.Laguntza zerbitzuak:
3.2.1.Enpresa
aholkularitza: mintegian kokatutako enpresen eskura
jartzen da enpresa jardueren aholkularitza Behargintzaren autoenpleguaren
aldeko Zerbitzuaren barne.
3.2.2.Heziketa zerbitzua: zentruan kokatutako enpresek Behargintzak
antolatzen dituen enpresa trebakuntzarako jardunaldi eta jardueren onuradun
izateko aukera dute, enpresaren antolaketa hobetzeko helburuarekin zenbait
mailetan: kudeaketa, komertziala, finantziala eta abar.
3.2.3.Dokumentazioa eskuratzea: bertan kokatzen diren enpresen esku jartzen dira enpresa, ekonomia eta
kudeaketa gaiei buruzko gidaliburu eta aldizkariak (dokumentazioa), mintegiko
liburutegia osatzen dutenak.
3.3.Aukerazko zerbitzuak: Zerbitzu hauek ez daude hileko ordainagirian sartuta:
-Internet zerbitzua.
-Telefono kontsumoa.
Enpresen Mintegiarengatik onartutako zerbitzuak prestatzeko, jarduera
ez gogaikagarriak dituzten enpresei bere kudeaketarako egokitutako lokalak eta
bilera areto bat utziko zaie hurrengo zentroan:
a) Basaurin, Baskonia kaleko 3.zki.an kokatutako Enpresen Mintegia.
Zentru honetan jarduera ezberdinak garatzen dituzten enpresak kokatuko dira.
4. Art.- Kontratuaren iraupena.
1.- Enpresen mintegiak emandako zerbitzuak, hasieran urtebeteko epean zehar
emango dira kontratuaren ituntze-datatik aurrera.
2.- Kontratua gehienez urtebeteko epeetan
luza daiteke, hiru urteko kontratuaren iraupen maximo heldu arte.
3.- Ez ohiko kasu justifikatuetan, 3 urteko epea beterik
eta bere banako egoera aztertu ondoren, errentariari erabiltzen zegoen lokalean
jarraitzeko baimena eman ahal zaio eta kasu horretan, errentamendu kontratuaren
formalizazioa Behargintza Basauri-Etxebarri, S.M.k zehaztutako baldintzetan
egingo da.
4.- Onuradun
enpresek kontratuaren amaiera-data baino hilabete lehenago honako dokumentazio
aurkeztuko diote Basauri-Etxebarri Behargintza, S.M.ri:
-BEZ-PFEZ- Sozietateen Zerga aitorpenen kopia bana.
-Eguneratutako emaitzen balantzea eta kontua, eta beharrezko kasuetan,
urteko kontuak (Balantzea, Galdu-Irabazien Kontua eta Memoria).
-Eraketa datatik aurrera burututako inbertsioen zerrenda (kontzeptua
eta zenbatekoa).
-Bazkideen eta Gizarte-Segurantzan langileen alta
ematearen kopia.
-Kontratatutako
pertsonalaren kotizazio-dokumetuen fotokopia (TC-1 eta TC-2 modeluak edo
bestelako ziurtagari nahikoak).
-Zergen ordaintzean egunean zaudenaren Basauriko Udalaren ziurtagiri
eguneratuak.
-Foru Ogasunaren eta Giza-Segurantzaren ziurtagiri eguneratuak non
erakunde hauekin hartutako obligazioetan egunean zaudela adierazten den.
-Interesgarritzat hartzen den eta enpresaren bilakaera ezagutzea eta
zerbitzuak erabiltzen jarraitzea baimentzen duen bestelako informazioa.
6.-Balioespen Komitearengandik
onartutako dokumentazioa informatu eta gero, kontratua gehienez urtebeteko
epean luzatuko da.
7.- Balioespen Komitearengandik ez onartutako dokumentazioa informatu eta
gero, Enpresen Mintegiak kontratuaren soluzioari ekingo dio.
8.- Lokalaren erabilera eskubidea pertsonala eta
besterenezina da, ezin daitekeelarik alokatu edo utzi, ezta dohaineko edo kostu
bidezko moduan ere. Behargintza enpresa errentariak bere jarduera burutzeko
beste lokal bat duenaren (jabetzan edo alokeran) jakinean jartzen bada,
kontratuaren soluzioari ekingo zaio.
5. Art.- Zerbitzuen
eskatzaileak.
1.- Basauriko
herrian enpresa txiki bat sortzera zuzenduta dagoen proiektu bat martxan
jartzen duten pertsona fisikoak.
2.-
Eskaeren aurkezpen datan, sortuak eta erregistratuak daudenak.
3.- Enpresa
eratuak eta Jarduera Ekonomikoen Zergan altan eman direnak zerbitzu hauen
prestazio eskaera data baino 18 hilabete lehenago (2003 eta 2004an zehar), beti
ere ez denean beste enpresa baten jarraipen ekonomikoa baina izen
ezberdinarekin (eta aurrekoaren elementu pertsonal eta materialen zati handi
bat erabiliaz), 120.202,42€ (20
milioi pezeta) baino kapital sozial txikiagoa eta hamar langile baino gutxiagoko aurreikuspena.
4.-Behargintza Basauri-Etxebarri.
S.M.k pertsona interesatuei edo/eta
edozein erakunde publikori eska diezaieke dokumentu honetan agertzen diren
baldintzak betetzen direla baieztatzeko egokiak ikusten dituen behar bezain
datu guztiak.
6. Art.- Eskaeren
tramitazioa.
1.- Proiektu
sustatzaileek eta Enpresen Mintegiak ematen dituen zerbitzuen onuradun izan
nahi duten enpresek Behargintza Basauri-Etxebarri, S.M.ren administrazioan
aurkeztu beharko dute ondorengo ezaugarriak batzen dituen enpresa-proiektu bat:
I.- SUSTATZAILEEN
BALDINTZA PERTSONALAK:
- Aurkezten den
produktu/zerbitzua zuzentzen deneko merkatuan esperientzia.
-Enpresa munduan aurre-esperientzia (sustatzaileen Curriculum Vitae-a
aurkeztuko da).
II.- PRODUKTU/ZERBITZUA
- Deskribapena, asetzen dituen beharrak.
- Gure produktu/zerbitzuaren abantaila eta desabantailen analisi
konparatiboa behar berdinak asetzen dituztenekiko, gurearen desberdintze
faktore edo gakoak adieraziz besteekiko.
III.- MERKATUA
- Helburu merkatua.
- Etorkizuneko proiekzioak, espero den hazkuntza tasa eta proiekzio
hauek azaltzen dituzten arrazoiak adieraziz.
- Lehiakideak.
IV.- HELBURU ETA ESTRATEGIAK
- Epe labur, ertain eta luzeko helburuak.
- Proiektuaren bideragarritasuna ziurtatzeko intentsitate
handiagoarekin aurre egin behar diren faktore nagusiak..
V.- MARKETING
PLANA
- Epe ertainerako salmenten
aurreikuspena.
- Prezioak.
- Banaketa kanalak.
- Publizitatea.
- Promozioa.
VI.- PRODUKZIOA
PLANA
- Produkzio prozesu osoaren deskribapena.
- Baliabide materialen beharrak: makineria, tresneria, instalazioak,
e.a.
- Eskulan beharrak.
- Azalera beharrak.
VII.- INBERTSIO PLANA
- Aktibo finko material eta inmaterialetan inbertsioak.
VIII.- GIZA BALIABIDEAK
- Estali beharreko lanpostu ezberdinen zerrenda.
- Organigrama.
IX.- FINANTZA PLANA
- Diruzaintzaren aurreikuspena (urtebetera proiekzioa).
- Esplotazio Kontu Estimatuak.
- Egoera Balantze estimatuak.
- Ze baliabide erabiliko dira inbertsioa finantzatzeko? (fondo
propioak, maileguak, dirulaguntzak, e.a.)
2.- Enpresen Mintegiak proposamenaren bideragarritasunari buruz diagnostiko
bat burutuko du, eta sustatzaileari eman beharreko zerbitzuak proposatuko
dizkio.
3.- Eskaeren aurkezpenerako deialdia irekia egongo da.
7. Art.- Onuradun proiektuak aukeratzeko balioespen irizpideak.
1.- Enpresen mintegiko zerbitzu osoaren onuradun izango
diren aukeraketa Behargintza Basauri_Etxebarriko Balioespen Komiteak erabakiko du, puntuazio gehien lortzen duten
eskatzaileen artean (beti ere komiteak ezarritako gutxienezko puntuazioa
lortzen badute) hurrengo artikuloan zehaztutako balioespen irizpideen arabera:
8. Art.- Dokumentazio osagarriaren aurkezpena.
Balioespen irizpideak betetzen direla
erakusten duen dokumentazioa eskaera aurkezteko momentuan emango da.
1.- Kontratua hitzartu ahal izateko aurkeztu beharreko dokumentazioa
honakoa izango da:
- Basauriko edo Etxebarriko
errolda-agiria.
-
Behargintza Basauri-Etxebarri edo
bestelakoen metodologiaren araberako enpresa plana.
-
Enpresaren sorkuntzako datu
erregistratuak.
.Konstituzio-eskrituraren kopiaCopia de la escritura de constitución
.Dagokion erregistroan
egindako inskripzioaren kopia
.Sozietatearen
izenean ordezkaritza eskaera sinatzen duenaren ahalmen-eskrituraren kopia
-
N.A.N.aren edo identifikazio
fiskalaren txartelaren kopia.
-
Foru Ogasunaren eta Giza-Segurantzaren
ziurtagiri eguneratuak non erakunde hauekin hartutako obligazioetan egunean
zaudela adierazten den.
-
Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan
altaren kopia.
-
Gizarte-Segurantzan enpresaren altaren
kopia.
-
Gizarte-Segurantzaren dagokion
Erregimenean altaren kopia.
-
Zergen ordaintzean egunean zaudenaren
Udal honen ziurtagiri eguneratuak.
-
Enpresa proiektuan aipatu diren
kontratazioen egitearen dokumentu frogagarriak eta baita baldintza-orri honen 7. artikuloko IV puntuan deskribatutako
talderen baten kide direla frogatzen dutenak ere.
-
Pertsona eskatzaileen edo taldeko
partaideen langabetza egoera erakusten duten dokumentuak.
-
Behargintza Basauri-Etxebarriko autoenpleguaren aldeko
Zerbitzuak antolatutako aurreko heziketa-ekintza edo bestelako programetan
sustatzaileen parte hartzea frogatzen duten
dokumentuak, eta baita 7. artikuloko III
puntuan zehaztutako beste programetan ere.
-
Proiektuaren berrikuntza eta
proiektuaren herriaren beharrizanekiko ekarpena frogatzen duten dokumentuak (7. artikuloko V puntua).
-
Bideragarritasun planean aipatutako
elkarlan akordioak.
Aurkezten den dokumentazioan erakutsitako datuen edozein aldaketa
Behargintza, S.M.ri ohartarazio beharko zaio.
2.-Behin eskaerak jasota, hauek baldintza guztietan beterik ez baleude edo
behar den dokumentazioarekin batera ez badira aurkeztu, Behargintza Basauri-
Etxebarri-S.M.k erakunde eskatzaileari 10 egunetako epean hutsa konpontzea edo
beharrezko dokumentuak aurkeztea eskatuko dio, horrela ez egitekotan bere
eskaera baztertuko denaren aipamena eginez.
3.- Enpresen Mintegiaren eta zenbait erakunderen artean
egindako Hitzarmenei helduta dauden
enpresek trataera espezifikoa edukiko dute.
9. Art.- Onuradunen obligazio
orokorrak.
Zentruko baliabide amankomunei dagokienez:<7font>
Enpresa errentariek elementu
amankomunen erabilera eskubidea dute, beti ere ez badute gainerakoei hauen erabilera galerazten eta Behargintza,
S.M.k ezarritako arauen adostasunarekin zeinek honi buruz sortutako gatazkak
ebatziko baititu.
1.- Proiektu eta enpresen sustatzaileek tutore-arduradunak zehaztutako
arauak jarraitu beharko dituzte metodologia eta dedikazio esparruetan.
2.- Proiektu eta enpresen
sustatzaileek inbertsio planean adierazitako helburuak eta bere enpresa
proiektuko enplegu sorreraren helburuak bete beharko dituzte.
3.- Proiektu eta enpresen sustatzaileek erakunde publikoei burutzen duten
jardueratik sortutako zerga eta tasak
ordaindu beharko dizkiete: Foru Ogasuna, Ogasun Lokala,
Gizarte-Segurantza,...
4.- Proiektu eta
enpresen sustatzaileek Enpresen Mintegiari ekonomikoki neurgarriak diren
kalteak sortzen dituzten kontratuaren ez betetzeengatik erantzungo dute.
5.- Jardueraren hasiera eta garapenerako beharrezko lizentzia eta baimen
administratiboak eduki beharko dituzte, horri buruzko indarrean dagoen
araudiaren arabera.
6.- Bere jarduera hasi beharko dute alokatutako lokalean errentamendu
kontratuaren sinadura datatik aurrera hilabeteko epea bete baino lehenago.
10. Art.- Onuradunen obligazio bereziak.
1.- Enpresetako
sustatzaileek alokatutako lokala eta berari dagozkion elementu eta zerbitzu
amankomunak erabili beharko dituzte, adostatutako erabilerarekin bat eginez,
eta Enpresen Mintegia aurrez ohartaraziz jarduera burutzeko edozein
makineriaren instalazioari buruz.
2.- Debekatu egiten zaie onuradun enpresei edozein mota edo tamainuko lanen
edota berrikuntzen egitea. Aipatutako enpresek derrigorrez jasan beharko
dituzte Zentroak agintzen dituen kontserbazio eta hobetze lanen egitea, hauen
exekuzioa ezin bada kontratuaren amaieraraino atzeratu.
3.- Enpresetako sustatzaileek lokala kontserbazio, segurtasun eta
garbitasun egoera egoki batean mantendu beharko dute. Gainera, Zentroaren irudi
ona mantentzeko asmoz, kokatutako enpresei gune amankomunen garbitasun eta
xahutasun betetze egoki bat eskatu zaie.
4.- Enpresa bakoitzaren kartel indikatiboen kokapen eta motak, helburu
horrekin Enpresen Mintegiak ezarritako guneetara egokituko dira.
5.- Enpresetako sustatzaileak ondorengo bete beharko dute:
a)
Aurreratutako hilabeteko kuota
bezela ezarritako errentak Enpresen Mintegiari ordaindu, hilabete bakoitzeko
lehenengo zazpi egunen barnean. Diru-sartzeak honako kontuan egingo dira: (deitu
jakiteko).
Enpresa
errentariek kitatu beharreko kuotei dagokionez: azpiegitura zerbitzuetatik
ondorioztatzen diren gastuak, edifizoari edota lokalari lotuta daudenak (gasa,
elektrizitatea, segurtasun-sistemak, e.a.) erabilitako moduloaren azaleraren
metro karratuen arabera kalkulatuko dira mintegiaren azalera osoarekiko eta
ordaindu egingo dira nahiz eta enpresa errentariak aipatutako zerbitzuak ez
erabili. Kuota hau urtero eguneratuko da emandako zerbitzuen benetako kostura
egokitzeko asmoz.
Hilabeteko kuota bat edo gehiagoren ez ordaintzeak
Behargintza, S.M.ko zuzendaritzari kontratuaren deuseztatzea eskatzeko aukera
emango dio eta baita betetako eta ordaindu gabeko zenbatekoen ordainketa
eskatzeko ere.
2005
urterako zehaztutako hilabeteko errentak honakoak dira:
- Lokalen hilabeteko alokera:
9 €/metro karratu
- Errentamendu honen merkatu prezioak %75, %50 eta %25eko dirulaguntza
jasoko du mintegian egindako egonaldiaren urte bakoitzerako.
- Mintegiarengandik emandako
zerbitzu osagarrien prezioa (faxa, fotokopiak,...) kontratazioaren eta/edo
burututako kontsumoaren arabera kalkulatuko dira.
- Prezio hauek
urtero eguneratu ahalko dira bizitza kostuaren bilakaeraren arabera, estatu
mailako Kontsumo Prezioen Indize Orokorraren aldaketetan oinarrituta.
b)
Bi hilabeteko fidantza ordaindu, kontratuaren
deusestatze datan itzulia izango zaiona ordaintzeke dauden zorrak eta lokalari
edo utzitako elementuei eragindako kalteetan erantzunkizuna izateagatik
balioztatutako gastuak deskontatu eta gero.
c)
Honako
zerbitzuen hornitzaileei ordaindu kontratatzen dituen zerbitzuen prezioa:
internet, aseguruak, e.a.
6.- Enpresetako
sustatzaileek alokatutako lokala utzi beharko dute kontratuaren deusestatze
datan, Enpresen Mintegiaren onurara utziz bere kontura egindako instalazioak.
11. Art.-
Kontratuaren izaera eta dagokion jurisdikzioa.
1.- Enpresen
Mintegiarengandik eman beharreko zerbitzuak izaera mistokoak dira,
administratiboak enpresen aholkularitza eta promoziorako emandakoak eta
pribatuak lokalen erabilerarako.
2.- Kontratuan aurkeztuko diren gatazken ebazketa
emateko arau eta jurisdikzio aginpidedunak eragindako zerbitzuaren izaerari
dagokionak izango dira.